Pasar al contenido principal

Argazkietako gaiak: Obras publicas

Mensaje de error

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

84 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

Morronea eta Bedia etxeak

Noizkoa
2004

Martin Sarobe Pueyo lesakarrak 2009an 102 argazki Udalari eman zizkion (A3-an baino handiagoko tamaina)

Lizentzia
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Onin errekaren gainean bandera astintzen

Noizkoa
2004

Martin Sarobe Pueyo lesakarrak 2009an 102 argazki Udalari eman zizkion (A3-an baino handiagoko tamaina)

Atzekaldean honako etxeen fatxadak ikusten dira: Iturrikoetxea, Lurriztienea, Millenea eta Gillemonea

Lizentzia
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Onin erreka eta atzeko aldean Eskol-Ttiki

Noizkoa
2004

Martin Sarobe Pueyo lesakarrak 2009an 102 argazki Udalari eman zizkion (A3-an baino handiagoko tamaina)

Onin Erreka eta bere harrizko bi zubi ikusten dira, Beheko Plaza eta Eskol-Ttiki etxearen arteko zatian. Lurriztinea, Millenea eta Gillemonearen aitzineko fatxadak ere ikusten dira.

Lizentzia
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Villa Isabel etxearen aitzineko fatxadaren argazkia

Noizkoa
2004

Martin Sarobe Pueyo lesakarrak 2009an 102 argazki Udalari eman zizkion (A3-an baino handiagoko tamaina). Villa Isabel etxeari aurreko menditik ateratako argazkia, aurreko fatxada eta teilatua ikusi daitzeke. Azkaine kalea eta bertako etxeak eraiki aurretik ateratko argazkia da. Atzekaldean Landabasoro eta Etxepetxea etxeak ikusi daitezke

Lizentzia
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Gazte taldea Olentzerorekin Koxkontakobidean dagoen plazan. 1993

Noizkoa
1993-12-24

Gazte taldea Olentzerorekin Koxkontakobidean dagoen plazan. Soinua eta panderoa daramate giroa alaitzeko. 1993

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Garbitegia Antoiu kalean 1

Noizkoa
1992
Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Onin erreka eta Zabaleta dorrea

Noizkoa
1990

Lesakako dorrea (Nafarroa), izen bereko leinuaren orubea. XV. mendearen erdialdeko eraikina, Caro Baroja 1444 ondoren eraiki zen, gaztelarrek aurreko dorrea suntsitu eta Ochoa Lópiz, Zabaletako jauna, berreraikitzen hasi zenean. Barbakana almenadun batek koroatuta, egurrezko urkamendi bat zuen dorre txiki bat izango zuen atxikita. Cashernea izenez ezagutzen da, Napoleonen inbasioan kuartel gisa erabili zelako.

Independentzia Gerran Wellingtongo kuartel nagusia izan zen. Harlanduzko harriz egindako dorre liraina da. Defentsa-izaera eta oinplano kubikoa besterik ez du, eta fatxada hiru mailatan egituratzen du. Beheko solairuan ate zorrotz bat dago, lorategiarekin komunikatzen dena. Alde berean, bigarren mailan, antzeko trazadun leiho bat dago, eta hirugarrenean konopial bat. Gezileiho batzuek eraikuntzaren defentsa-izaera nabarmentzen dute. Agerian, harrizko matakan sendoen gainean dagoen irtengune handi baten formako goiko errematea nabarmentzen da. Zabaletatik gertu, beste dorre gotiko txikiago bat dago. Oinplano kubikoa du, aurretiko dorrearen antzeko altxaera eta egitura, baina lirainagoa. Goiko errematea nabarmentzen da, matakan handiko irtenune batekin, eta balkoi jarraitua erdiko pisuan, ate beheratu batetik sartzen dena.

Lizentzia
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Ikastolako haur batzuek Olentzerorekin Koxkilako iturri gainean. 1989

Noizkoa
1989-12-24

Ikastolako haur batzuek Olentzerorekin Koxkilako iturri gainean. 1989. Trapuzko Olentzero belarmeta egiten ari da.

Atzeko paretan idatzita: "Josu, herriak ez du barkatuko"

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

San Anton baseliza

Noizkoa
1987-02-08

Domiko baserria (aurriak), Domikoko zentrala, Garbiso Intzin Zahar (etxe bilakatua), Intzin Berri, Garzikoetxea, Dorrea, Endara borda, Ola, Borda, Iroizin eta Endarako errota (hondakinak) ziren Endara auzoko baserriak. Horiez gain, San Anton ermita eta etxebizitza eta Ola baserriaren ondoan, izenak berak dioen bezala, ola edo burdinola zahar bat izan zen. San Anton, Ola eta Endara Borda ostatuak ziren, eta bertan atseden hartu eta mokadu goxoa egin ohi zuten bai Endara eta Gardeleko auzotarrek, bai Lesakatik Oiartzuna eta alderantziz zihoazenek, baina baita kontrabandoan aritzen ziren hamaikak ere. Izan ere, Aiako Harria hegoaldeko inguru hau Bera aldetik zetozen gaueko lanaren ohiko bide ugarik zeharkatzen zuten eta jende joan-etorriak arruntak ziren oso. Baina 80ko hamarkadaren hasieran Hondarribia eta Irun urez hornitu ahal izateko urtegia eraikitzeko lanak hasi ziren. Presan jartzen duen moduan, 1988an amaitu ziren lanak, eta horrekin batera, ur azpian geratutako hiru baserrien bizitza: Ola, Borda eta Endara bordarena. Dorrea baserrikoak ere alde egitera behartu zituzten, etxea uretatik oso gertu geratzen baitzen. Olakoek Ola-Berri jatetxea ireki zuten gaur egungo lekuan. Endarakoek etxe berria eraiki zuten presa hormaren gainean eta Dorrea baserria oraindik zutik ikus daiteke nahiz eta hutsik eta erdi erorita egon. San Anton ermitako etxebizitzan bizi zirenek Lesakara alde egin zuten, eta ermita hutsik eta egoera kaskarrean geratu zen. Duela zenbait urte ermita berritu egin zuten, eta ordudanik San Anton Txiki egunean, San Anton egunaren (urtarrilak 17) hurrengo igandean, aspaldian bezala erromeria egin ohi dute bertakoek eta gerturatzen diren guztiek. Halaber, hilabetearen azken igandean 10:00etan meza izan ohi da. Bestalde, urtegiko lanak amaitzearekin batera, Aritxulegitik urtegirako errepideak egiten duen bihurgune itxian Aialde jatetxea eraiki zuten.

Lizentzia
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Endarako presa obretan 1985ean

Noizkoa
1985

Endarako urtegia erakitzen ari zirenean.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Domiko 1975ean

Noizkoa
1975
Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Landazelaitatik ateratako herriaren argazkia

Noizkoa
1972

Landazelaitik ateratako argazkia. Erreka Ondoan 1, Zahar Egoitza, Don Diego etxea, Fabrika... ikusten dira. 1972-73

Landazelaitatik ateratako herriaren argazkia. Lehenengo planoan zelaia, ondoren Landabasoro etxea eta eraiki berria den "Erreka ondoan bat" etxea. Atzean altzairu fabrika ere ikusten da.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Mutiko taldea Txakaingo San Fernando iturrian

Noizkoa
1966-06

Bordienea etxearen aitzineko fatxada

Noizkoa
1965

Argazkia liburu bilduma honetan aurkitu da: Caro Baroja, Julio. "La Casa en Navarra". Caja de Ahorros de Navarra, 1982. ISBN 84-500-5257-2

"Bidasoa Ikerta Zentroaren Koadernoak" izenburua duen aldizkarian (1999), etxeari izen hauek ematen omen zaizkio:

"Borgerena" (1569) ; "Borjenea" (1678);  "Boryienea" (1798);  "Boyenea" (1859)

Bordienea etxearen aurrekaldea, Goikoerretxinea eta Morrontxenea etxearen zatiak ikusi daitezke. Baita bidegurutzean dauden iturria eta gurutzea ere

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Eskolaberenea etxearen aitzineko fatxada

Noizkoa
1965

Argazkia liburu bilduma honetan aurkitu da: Caro Baroja, Julio. "La Casa en Navarra". Caja de Ahorros de Navarra, 1982. ISBN 84-500-5257-2

"Bidasoa Ikerta Zentroaren Koadernoak" izenburua duen aldizkarian (1999), etxeari izen hauek ematen omen zaizkio:

"Johanes de Marichalar" (1532);   "Eslolavenea" (1607),  "Marichalar" (1798);  "Palacio de Marichalar" (1819)

Gaur egun Casino Ostatua dago bertan

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Abasenea eta Errotatxorienea etxeen aitzineko fatxadak

Noizkoa
1965

Argazkia liburu bilduma honetan aurkitu da: Caro Baroja, Julio. "La Casa en Navarra". Caja de Ahorros de Navarra, 1982. ISBN 84-500-5257-2

"Bidasoa Ikerta Zentroaren Koadernoak" izenburua duen aldizkarian (1999), etxeari izen hauek ematen omen zaizkio:

"Abax" (1532);

"Errotachoria" (1646); "Errotachorienea"

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Txanpalenea eta Eskribonea etxeen aitzineko fatxadak

Noizkoa
1965

Argazkia liburu bilduma honetan aurkitu da: Caro Baroja, Julio. "La Casa en Navarra". Caja de Ahorros de Navarra, 1982. ISBN 84-500-5257-2

"Bidasoa Ikerta Zentroaren Koadernoak" izenburua duen aldizkarian (1995), etxeari izen hauek ematen omen zaizkio:

"Sampaulerena" (1607);  "Champalenea";

"Marticoy de Ariztoy" (1532); "Escribarena" (1607); "Yguzqui" (1808); "Ariztoy" (1821); "Eskribonea" (1819):

Etxe horiek 2006. urtean eraitsi ziren, eta gaur egun eraikin berri bat dago. Fatxadan armarria mantentzen da.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Yoanderrenea edo Urdanibia jauregiaren aitzineko fatxada

Noizkoa
1965

Yoanderrenea jauregia, Lesakako Albistur kaleko 5. zenbakian. Jauregi-eraikina, bloke kubiko formakoa, altuera handikoa, hiru mailatan egituratua. Pisu bakoitzean hiru bao irekitzen dira. Ate dintelduak alboetan ditu arkupeak eta zutabe toskanar aurreratuak, eta horien gainean taulamendu bat dago, gainean bigarren solairuko balkoi nagusia duela. Bigarren solairuko atea pilastra kaxeatuen artean dago, eta erdian armarria duen piramideen arteko frontoi batez amaitzen da. Fatxada egurrezko teilatu-hegal bikoitzean errematatzen da, habe landuekin. Hainbat pertsona, hala nola apaiza edo haur talde bat, eguneroko bizitza egiten argazkilariak argazkia egiten duen bitartean.

"Johane ederrena" (1423)

Argazkia liburu bilduma honetan aurkitu da: Caro Baroja, Julio. "La Casa en Navarra". Caja de Ahorros de Navarra, 1982. ISBN 84-500-5257-2

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Signatura Descripción

Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin garatutako webgunea

Sitio web desarrollado con la ayuda del Gobierno de Navarra

Telefonoa: 948 63 70 05
Posta-e.: udala@lesaka.eus
Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)

Lesakako Udal Artxiboa

Telefonoa: 948 63 70 05
Posta-e.: udala@lesaka.eus
Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)