Skip to main content

Argazkietako gaiak: Pertsonak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

427 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

Albistur Iturria, Cándido

1872ko urriaren 3an Lesakan (Nafarroa) jaiotako pianista eta musika zuzendaria. 1955ean hil zen.
Musikarako zaletasun handia zuen familia batean jaioa, hamabi urte zituela hasi zen herriko bandan jotzen. 1914an Elizondoko musika banda zuzentzen hasi zen, eta 1917tik aurrera gauza bera egin zuen Lesakakoarekin. Azken honentzat Lesakako oroipenak, herriko dantzak oinarri hartuta, eta Abesti maiteak bezalako lanak konposatu zituen. 1948an, Donostiara joan zen bizitzera, eta txisturako musika konposatu zuen bereziki; Zubigain elkartean aritu zen piano-jotzaile.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
PD: Jabetza publikokoa da, edonola berrerabil daiteke
Egilea

AGUINAGA ARRECHEA, JUAN JOSÉ

Arkitektoa. Lesakan (Nafarroa) jaio zen 1848an. Unibertsitate Zentraleko (Madril) Zientzia Fakultateko ikaslea izan zen. 1890etik aurrera, Irungo udal-arkitekto ospetsuenetako bat izan zen. Bere egitasmorik garrantzitsuenetako bat tranbia eraikitzea izan zen, San Juan plazatik tren geltokiraino, 1891n, animalien trakzioz hornitua, 1893ko azaroaren 1ean inauguratu zen, 1.200 hedadurarekin, eta 1896an Hondarribiraino zabaldu zen. Beste lan batzuk Blaiako hilerri berriari eta Behobia eta Azkenportu urez hornitzeari buruzkoak dira. Irungo Udalaren azken enkarguetako bat 1904an Biteri eskolak eraikitzeko proiektua izan zen. Electra Irun Endara enpresaren sortzaileetako bat izan zen (1902).

Bigarren irudian, mandoen tranbia Kolon Pasealekuan.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
PD: Jabetza publikokoa da, edonola berrerabil daiteke
Egilea

Aldave Rodríguez, Pascual

Lesakan 1924ko ekainaren 22an jaiotako musikagile nafarra. 51ko belaunaldikoa.

Victor Albistur organistarekin hasi zen musikan, bere jaioterrian, eta pianoaren lehen nozioak ikasi zituen Salvador Radarekin, zeinak Bilboko Musika Kontserbatorioan ikasle libre gisa ikasteko prestatu zuen. 1947an Lesakako parrokiako organista izendatu zuten eta herri honetan Santa Maria Korala sortu zuen. 1949an, Bartzelonako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten, eta Donostiako Udal Kontserbatorioan amaitu zituen ikasketa ofizialak: pianoa José María Iraolarekin, harmonia eta konposizioa Francisco Escuderorekin.
1974tik Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide urgazlea da.
1954 eta 1973 artean Parisen bizi izan zen.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
PD: Jabetza publikokoa da, edonola berrerabil daiteke
Egilea

Beti Gazte gaztetxoen futbol taldea 1970ko hamarkadan

Noizkoa
1970

Beti Gazte futbol taldea Kristonea zelaian. Gibelean eliza ikusi daiteke.

Argazkiaren atzekaldean honako izenak irakurri daitezke: 1) Joaquín Ramos 2) Román José Aguirre 3) Fermín Alzugaray 4) Juantxin Maya 5) Manuel Maya 6) Nicanor del Río 7) José Emilio del Río 8) Juan Mari Echeverría 9) Urchegui 10) Pedro José Yanci 11) Fidel José Ordoqui 12) Justo Luis Urquijo 13) Vicente Sanjurjo 14) J. Luis Alzugaray 15) (irakurtezina) Sanguino

Argazki hau Beti Gazte 1940-2000 liburuan erantsi zen (65. orrialdean). Argazki oinean aipatzen dira: Infantilak: Joaquin Ramos, Roman Agirre "Petete", Fermin Altzugarai, Juantxin Maia, Manuel Maia, Nicanor del Rio, Jose Emilio del Rio, Juan Mari Etxeberria, Urtxegi, Jose Luis Altzugarai, Juanito Sanguino, Bixente Sanjurjo, Justo Urkijo, Fidel ordoki eta Kotte Iantzi.

 

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Beti Gazte gizonezkoen futbol taldea Lekarozen aurka jokatutako partidan

Irudian jokalariak eta gainontzeko taldekideak ikusi daitezke Lekarozeko eskola zaharraren patioan. Eraikuntza hau  2006 urtea ondoren bota zen.

Emaitza: Lekaroz 2 - Beti Gazte 0 izan zen

Argazkiaren atzekaldean honakoa irakurri daiteke: "Lecaroz 2 - Beti Gazte 0.

1er tiempo: 0-0.Pello, Saralegui, Salvador, Eneterreaga, Susperregui, Gallo I, Arozamena, Igoa, Arriola, Echepare, Irigoyen II

2do tiempo: Pello, Saralegui, Salvador, Eneterreaga, Susperregui, Leiza, Igoa, Echepare, Arriola, Gallo I, Arozamena

No jugadores: Justo Igarzabal, Gallo II, M. Ángel, Jº Maritxalar, Ángel Ramírez (botiquín), Lucio Prada (entrenador)"

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Beti Gazte gizonezkoen futbol taldea 1950ko hamarkadan Lekarozen

Noizkoa
1950

Irudian jokalariak eta gainontzeko taldekideak ikusi daitezke Lekarozeko eskola zaharraren patioan. Eraikuntza hau  2006 urtea ondoren bota zen.

Argazkiaren atzekaldean honakoa irakurri daiteke: "De pie: Pello Irigoyen, Javier Sarobe, Juanjo Salvador, Angel Solano, Isidro Saralegui, Santiago Arozamena. Agachados: Javier Igoa, Rafael Irigoyen, Dionisio Arriola, Josetxo Echepare, Rafael Eneterreaga"

 

 

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Andereñoak eta ikasleak herriko plazan 1960an

Noizkoa
1960

Andereñoak eta ikasleak (neskak) Plaza Zaharrean 1960an. Atzean kioskoa eta herriko etxea ikusten dira. Nesken eskola Udaletxeko 1. solairuan zegoen.

Bi talde unitario (denak neskak ziren) eta bi gela.

Bertan daude: Mari Carmen Maritxalar (1), Señorita Bittori (2), Rosario Portu (3), Marí Carmen Leiza (4), Maria Asuncion Susperregi (5), Abelina Petrirena (6), Maria Jesus Otxoteko (7), Kontxita Zubiria (8), Fernanda Andueza (9), Rita Garcia (10), Kontxita Olasagasti (11), Maria Jesus Errazkin (13), Alicia Solano (16), Joxepa Iturria (17), Mari Carmen Eneterreaga (18), Lourdes Ianzi (19), Agustina Irurieta (20), Maria Teresa Erro (21), Josefina Bergara (22), Milagros Etxepare (23),  Kontxita Esparza irakaslea (25), Maribel Susperregi (26), Monica Sadaba (27), Kontxita Lauda (28), Maria Dolores Otxoteko (29), Pakita Maritxalar (30), Edurne Etxeberria (31), Pilartxo Etxarte (32), Josefina Padilla (35), Maria Jesus Ubiria (36), Maribel Apezteguia (37), Kontxi Erro (38), Maria Luisa Etxeberria (40), Mari Carmen Mikeo (41), Mari Carmen Legasa (42), Milagros Tainta (43), Maria Jesus Apezteguia (44), Felixa Etxabide (46), Miren Esparza (47), Maite Elizalde (51), Kontxita Ordoki (53), Mari Paz Petrirena (54), Tere Maritxalar (55), Maria Jose Eneterreaga (59), Maria Jesus Sanchez (60), Pili Rodriguez edo Ramonita Etxepare (61), Vittori Apezteguia (62), Maria Jesus Eneterreaga (64), Ana Mari Rodriguez (65), Hortensia Garcia (66), Maria Jesus Taberna (67), Dolores Elgorriaga (69), Maria Isabel Maritxalar (71), Ramonita Aireto (72), Rosa Maria Andueza (73) eta Mari Carmen Arozamena (74)

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Beti Gazte gizonezkoen futbol taldea

Noizkoa
1950

Kristo-Enea Futbol Zelaia:

Zutik: Luxito Bergara, Julian Ordoki, Isaac Igarzabal, Miquel Beobide, Juanito Telletxea "Arria", Bittoriano Macicior "Betza".

Makurtuta: Josetxo Zubigaray, Marcos Oiartzabal, Joaquin Oiartzabal, Julian Beobide, eta Josetxo Igoa.

Argazki hau Ttipi Ttapa aldizkariak argitaratutako eranskin batetik ateratakoa da: 233 zenbakia, 1998 urtekoa.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Jendetza San Ferminak ospatzen Arratzubin

Noizkoa
1948-07-10

San Fermin jaietan Arratzubi auzoan ospakizun bat egiten zen, gazteek eta helduek gozatzen zuten. Jendetzaren artean buruhandiak eta soinujoleak ikusi daitezke.

Argazkia Ttipi  Ttapa aldizkaritik ateratakoa da, 233 zenbakia, 1998 urtekoa.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Lesakako dantzari taldeak Hendaian egindako emanldia

Noizkoa
1950

Lesakako dantzari taldeak Hendaian egindako emanldia

Argazkia 1998 urteko Ttipi-Ttapa aldizkariko 233 zenbakiaren eranskinean azaltzen da

Argazkian azaltzen dira: Altzugarai, Jose Luis Etxepeteleku, Martin Zozaia "Alttonborda", Manolo Igoa, Inazio Leiza, Santiago Igoa, Pepito Iturria "Bordatxo", Alfonso Igoa, Juanito Legasa, Txato Altzugarai, Pello Mikelarena (Villa Isabelekoa), Santiago Irigoien eta Santos Goienetxe

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Herriko gazteak Albistur kalean inauteriak ospatzen 1932an

Noizkoa
1932

Herriko gazteak gurdi batean egindako karrozarekin inauteriak ospatzen. Behorra "Jaca" dute gurdia tiraka. Albistur kaleko Argintxonea etxea dirudi atzekoa.

Bertan azaltzen diren gazteak: Rafael Irigoyen Mariezcurrena, Ramón Perochena, Vicente Lanz, Alfonso Rodríguez Aldave, Julio Arrechea, Isaac Salvador, Josetxo Rodríguez Aldave, José María Irigoyen Igoa, Manolo Macicior, Silverio Sarobe, Pedro Larregui eta Nicanor del Río.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Bidaiariak autobus baten aurrean

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
PD: Jabetza publikokoa da, edonola berrerabil daiteke
Egilea

Eskolako haurrak Artikutzan

Noizkoa
1940
Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
PD: Jabetza publikokoa da, edonola berrerabil daiteke
Egilea

1942an jaiotako kintoak

Noizkoa
1961

1942an jaiotako gazte lesakarrak: Argarkia egina  Andiskonea etxearen sarreran, Albistur kalean.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Pepito Yanci

Noizkoa
1973

1917ko urtarrilaren 1ean Lesakan (Nafarroa) jaio zen eta 1985eko abenduaren 26an Donostian hil zen. Pepe Yanci izenez ezaguna. Etxalarko Modesto Irisarri soinujolearekin trebatu zen. 1940. urtearen inguruan Los Xey taldea sortu zuen eta Europan eta Amerikan bira batzuk egin zituen. Musika akademia bat sortu zuen Donostian. Bere obra ugaria da, eta, funtsean, akordeoirako pieza laburrak ditu, egokitzapen eta orkestrazio ugari jaso dituztenak, batzuk oso ezagunak bihurtuz.

CRONICA DEL BIDASOA (DV: 30-09-1973)

Pepito Yanci, el acordeonista lesakarra que ha recorrido gran parte del mundo acompañado de su acordeón. Participó con los “XEY” en todos sus triunfos.

El padre regentaba una tienda en el centro del pueblo, pero era también “bertsolari”. Además de escribir versos, recopilaba los que eran cantados en los caseríos y en fiestas populares, y que quizá poseían una tradición de varios siglos. Pablo Yanci, era también dueño de un magnifico acordeón, cuyas letras pulsaba, amorosamente, durante algunas reuniones familiares. En el hogar era aquel instrumento cosa sagrada; nadie, excepto su propietario, podía tocarlo. Ni el hijo, que, sin embargo, era un alumno aventajado de la Academia de Música.

Jarritako argazkian testu osoa irakur daiteke.

 

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
PD: Jabetza publikokoa da, edonola berrerabil daiteke

Juanita Oiartzabal

Juanita Oiartzabal lesakarra fusilatzekotan egon ziren. Heriotzatik libratu ondoren, Ameriketara joatea erabaki zuen. Argazki honetan bere senarra, alaba eta Pepito Yancirekin ageri da.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
PD: Jabetza publikokoa da, edonola berrerabil daiteke
Egilea

Mutiko taldea Txakaingo San Fernando iturrian

Noizkoa
1966-06

Mutiko taldea Txakaingo San Fernando iturrian

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Gazte taldea Txakaingo festetan

Arratzubi auzoan Txakaingo festertan gazteak. Saturetxea parean egindako argazkia. Atzekaldean Irubide ostatua ageri da.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Gazte taldea Txakaingo festetan

Arratzubi auzoan Txakaingo festetan gazteak. Atzekaldean Irubide ostatua ageri da

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Signatura Azalpena links

Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin garatutako webgunea

Sitio web desarrollado con la ayuda del Gobierno de Navarra

Telefonoa: 948 63 70 05
Posta-e.: udala@lesaka.eus
Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)

Lesakako Udal Artxiboa

Telefonoa: 948 63 70 05
Posta-e.: udala@lesaka.eus
Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)