Skip to main content

Argazkietako gaiak: Garraiobideak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

29 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

Bidasoako trena

Mariano Izeta

Gaia: Bidasoako Trena

Neurria: Zortziko ttikia

Jendeak maite zuen

Bidasoako Trena

bidaiak egiteko

gauzik hoberena

mantso baino seguru

herrietan barrena

hori desegin zelaik

hartu nuen pena

 

Bidasoako trena

daukat nik gogoan

beti ibiltzen bait zen

erreka ondoan

denek maitatzen zuten

Baztan-Bidasoan

bidaiak egiteko

hobeik ez zegoan.

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Bikotea belarra biltzen

Belarra biltzen baserritarrak. Bikotea idiaren aurrean dago eta bi ume gurdi gaineko belar piloan eserita

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Baserritarrak idiekin lanean

Neskato bat idiak makilaz gidatzen eta atzean bi gizonezko gurdi ondoan. Zelaiean ari dira eta atzekaldean bi baserri ikusi daitezke.

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Herriko Plaza

Herriko Plaza. Eskuinean kioskoaren zatitxo bat ikusten da. Zuhaitzak landatu berriak dirudite eta ezkerretara gurdi bat dago.

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Gazteak moto baten inguruan

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Mataderia

Lesakan zegoen mataderia

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

"El Bidasoa" autobusa

Noizkoa
1958

1.- Nikanor eta Jose Luis Altzugarai Donostiako Sarriegi plazan.

2.- Autobusaren ordutegia.

3.- Sunbilan zehar uholdeak.

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

Lehengo autobusak Bortzirietan

Bidasoa eskualdean ibiltzen ziren autobusak.

De Dion Bouton marka frantsesako autobusa Gaztelu plazan. Autobus horrek PA-11 matrikula zuen eta Doneztebeko Aurrera elkartearena zen, Onofre Garraus Atorrasagastik 1904. urtean sortua.

On Onofre Lesakan jaio zen 1858an. Maka izaten hasi zen Iruñeko latorritegi batean. Gero, Parisera joan zen fortuna probatzera. Egur biltegi batean lan egin zuen eta gero zirkuan. "Los tres bemoles" izeneko obra musikal bat sortu zuen, eta horrekin nolabaiteko ospea lortu zuen nazioartean. Clown banda bat zen, baxera eta etxeko tresnekin musika jotzen zuena.

Aurrera izeneko autobus-linea sortu zuen, Iruñea-Elizondo ibilbidea egiten zuena.

Suspentsio gogorreko ibilgailu haiek zeresana eman zuten, eta horrela sortu zen kopla:

"Zugarramurditik gatoz.

Garrausen autoan.

Ipurdiko minez gaude

hainbertze denbora jarrita etortzeagatik ".

(Ayala)

Lizentzia
CreativeCommons BY: Egilearen aipamena egin behar da
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea
Signatura Azalpena links

Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin garatutako webgunea

Sitio web desarrollado con la ayuda del Gobierno de Navarra

Telefonoa: 948 63 70 05
Posta-e.: udala@lesaka.eus
Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)

Lesakako Udal Artxiboa

Telefonoa: 948 63 70 05
Posta-e.: udala@lesaka.eus
Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)