Pasar al contenido principal

Argazkietako gaiak: Arquitectura religiosa  

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

63 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

Landazelaietan jasandako uholdeak

Noizkoa
1981-01-16

Azken egunetan eroritako euri ugariek Onin ibaiaren emaria handitu zuten, Landazelaietatik igarotzean gainezka eginda. Atzeko aldean Tourseko San Martin eliza ikusten da. Azken hamarkadetan inguruak jasandako eraikitze prozesu handiaren adierazle da argazki hau.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

San Anton baseliza

Noizkoa
1987-02-08

Domiko baserria (aurriak), Domikoko zentrala, Garbiso Intzin Zahar (etxe bilakatua), Intzin Berri, Garzikoetxea, Dorrea, Endara borda, Ola, Borda, Iroizin eta Endarako errota (hondakinak) ziren Endara auzoko baserriak. Horiez gain, San Anton ermita eta etxebizitza eta Ola baserriaren ondoan, izenak berak dioen bezala, ola edo burdinola zahar bat izan zen. San Anton, Ola eta Endara Borda ostatuak ziren, eta bertan atseden hartu eta mokadu goxoa egin ohi zuten bai Endara eta Gardeleko auzotarrek, bai Lesakatik Oiartzuna eta alderantziz zihoazenek, baina baita kontrabandoan aritzen ziren hamaikak ere. Izan ere, Aiako Harria hegoaldeko inguru hau Bera aldetik zetozen gaueko lanaren ohiko bide ugarik zeharkatzen zuten eta jende joan-etorriak arruntak ziren oso. Baina 80ko hamarkadaren hasieran Hondarribia eta Irun urez hornitu ahal izateko urtegia eraikitzeko lanak hasi ziren. Presan jartzen duen moduan, 1988an amaitu ziren lanak, eta horrekin batera, ur azpian geratutako hiru baserrien bizitza: Ola, Borda eta Endara bordarena. Dorrea baserrikoak ere alde egitera behartu zituzten, etxea uretatik oso gertu geratzen baitzen. Olakoek Ola-Berri jatetxea ireki zuten gaur egungo lekuan. Endarakoek etxe berria eraiki zuten presa hormaren gainean eta Dorrea baserria oraindik zutik ikus daiteke nahiz eta hutsik eta erdi erorita egon. San Anton ermitako etxebizitzan bizi zirenek Lesakara alde egin zuten, eta ermita hutsik eta egoera kaskarrean geratu zen. Duela zenbait urte ermita berritu egin zuten, eta ordudanik San Anton Txiki egunean, San Anton egunaren (urtarrilak 17) hurrengo igandean, aspaldian bezala erromeria egin ohi dute bertakoek eta gerturatzen diren guztiek. Halaber, hilabetearen azken igandean 10:00etan meza izan ohi da. Bestalde, urtegiko lanak amaitzearekin batera, Aritxulegitik urtegirako errepideak egiten duen bihurgune itxian Aialde jatetxea eraiki zuten.

Lizentzia
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

San Anton baseliza

Noizkoa
1992-01-19

San Anton baselizako egunaren hurrengo igandea da autoak ikusita.

San Antongo benta (1646), San Antongo benta eta baseliza (1678- 1726).

Esaten denez, 1613an, Endara auzoko bizilagunek SAN ANTONen meza izateko baimena eskatu zuten, kapilaua bere kontura zela, parrokia urrun zegoelako eta garai hartan zeuden bideak zakarrak zirelako. Lesakako kabildoak kontra egin zion, eraikin berean benta bat zegoelako, eta bertan borrokak zeuden. Baina han meza izateko baimena eman zieten, irailetik maiatzera. 1679an, auzoko bizilagunei Abade Santua baseliza barruan ahari baten hilketarekin ospatzeko debekua ezarri zitzaien. 1797an, historia errepikatu zen, eta orduko argudio berberekin, 1613ko egoera berera itzuli zen. Gaur egun, hilabetearen azken igandean, 10:00etan,  egiten da meza. Ermita honek jende ugari biltzen du gaur egun San Anton egunean (urtarrilak 17) eta hurrengo igandean ospatzen diren erromerietan.

 

1924an erre eta Felix Echeverri erretoreak berreraiki zuen.

Lizentzia
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Egilea

La toma de la ermita de San Antón (1936)

Noizkoa
1936

Lesaka eta Oiartzun artean dagoen San Anton ermitaren hartunean guardia zibilek, erreketeek eta falangistek osatutako taldea.(1936)

Lizentzia
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Lesaka 1965

Noizkoa
1965

Iruñeko udalaren fototekatik hartutako argazkia.

Atzeko aldean Larun mendia ikusi daiteke

Lizentzia
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

KOMENTUA

Lizentzia
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen

Jaunartzea herriko kaleetan

Plaza Zaharrean.

Lizentzia
CreativeCommons SA: Berdin partekatu behar da, baldintza berdinekin
CreativeCommons ND: Ezin zaio aldaketarik egin
CreativeCommons NC: Ez da erabilera komertzialik onartzen
Signatura Descripción links

Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin garatutako webgunea

Sitio web desarrollado con la ayuda del Gobierno de Navarra

Telefonoa: 948 63 70 05
Posta-e.: udala@lesaka.eus
Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)

Lesakako Udal Artxiboa

Telefonoa: 948 63 70 05
Posta-e.: udala@lesaka.eus
Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)