Skip to main content

    Aurkezpena

    Honakoa Lesakako Udal Artxiboko webgunea da. Bertan ikusi ahal dira artxiboan gordetzen diren espediente historikoak;  bai eta herriaren argazki bilduma ere.

    Espedienteei dagokienez, gure artxiboan zehazki 1527 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen dira. Webgune honetan baina, bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira; erran nahi baita:  75 urte baino zaharragoak direnak. Gainera, aipatu agiri eta argazkiekin batera  dokumentu zaharrenen digitalizazioak aurkituko dituzue, hala nola jaietako programa eta akta liburuak, errate baterako. Webgunean bertan irakurri eta webgunearen bidez deskargatu daitezke horiek.

    Ordea, espediente originalak ikusteko eskaera orria bete behar da, dela udalaren egoitza elektronikoan dela presentzialki Lesakako Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta ere (948637005)  hitzordua hartzeko aukera izan. Kontsultatu nahi diren espedienteak prest izatean, artxibozainak harremanetan jarriko da kontsulta egin duenarekin.

    Edonork argazki bildumara ekarpenak egin ahal ditu bi modutan: argazki zehatz bati buruz informazioa gehituz edo bere argazki zaharrak partekatuaz. Horretarako web orrian bertan dagoen inprimakia bete beharko du interesdunak. Behin argazki-bildumaren arduradunak eduki  berri hori aztertu eta egokitzat joz gero baino ez da argitaratuko. Modu honetara jasotako argazki guztiak web orrian modu irekian aurkeztuko dira.

    Bilduma bereiziak

    Jai eta ferietako egitarau eta kartelak

    Jai eta ferietako egitarau eta kartelak

    Herriko artxiboan ditugun bestetako eta feritako eskuorri eta kartelen irudiak ikusi daitezke hemen

    Osoko Billkuren akta liburuak

    Osoko Billkuren akta liburuak

    Digitalizatutako osoko bilkuren eta hogeiko batzordeen akta liburuak

    Argazki zaharren bilduma

    Argazki zaharren bilduma

    Auzolanean herrian bildutako argazkien bilduma. Lagundu bilduma osatzen!

    Digitalizatutako agirien bilduma

    Digitalizatutako agirien bilduma

    Agiri historiko asko, eskuizkribuak, digitalizatuta daude eta osorik ikusteko moduan hemen bertan

    Udal Artxiboko espedienteen bilatzailea

    Udal Artxiboko espedienteen bilatzailea

    Udal artxiboko espediente historikoak digitalizatuak nahiz digitalizatu gabeak bilatzeko orria

    Argazkiak bere kokapenaren arabera

    Argazkiak bere kokapenaren arabera

    Jasotako argazkiak non atera ziren jakinez gero, mapa honetan azaltzen dira.

    Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin garatutako webgunea

    Sitio web desarrollado con la ayuda del Gobierno de Navarra

    Telefonoa: 948 63 70 05
    Posta-e.: udala@lesaka.eus
    Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)

    Lesakako Udal Artxiboa

    Telefonoa: 948 63 70 05
    Posta-e.: udala@lesaka.eus
    Helbidea: Plaza Zaharra 1 | 31770 Lesaka (NAFARROA)